Ordutegia eta tarifak

Sarako lezeen bisitatzeko

Aukeratutako bisitara sartzeko aintzinez erreserba egin behar da. Kasu, bisitaren egun berean erreserbak ez dira gehiago egiten ahal !     Ordaintzeko modalitateak

Grottes de Sare - Sarako lezeak

Urtean 11 hilabetez idekiak !

Aterpean, eta beti 14°tan, Sarako Lezeak edozein eguraldiarekin bisitatzen ahal dira !

AHOLKUA : Udan, bisiten hastapena 15 minutu guziz hasten dira. Bainan batzutan, egun euritxuetan bereziki, itxarotea luzea izaten ahal da. Kasu hontan, hobe duzue goizean edo arratsalde bukaeran etortzea.

Ikusi jarri ditugun neurriak baldintza onenetan etortzeko :

Erreserbatu

Aintzinetik egindako erreserbak nahiago ditugu, gure webgunearen bidez edo 64 departamentuko turismo bulego batetik (edo turismo bulego baten webgunetik).

Gunearen idekitze ordutegia 2021

Otsailaren 8tik Martxoaren 31ra : Astelehenetik Ostiralera: 14:00etatik 17:00etara*.
Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara*.
Apirilaren 1tik Irailaren 30erat : Egunero 10:00etatik 18:00etara*
Urriaren 1etik Azaroaren 7ra : Egunero 10:00etatik 17:00etara*
Azaroaren 8tik 2022ko Urtarrilaren 2rat : Astelehenetik ostiralera 14:00etatik 17:00etara*
Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara*
Hetsia : Hetsia Abenduaren 25an, 26an eta 2022ko Urtarrilaren 1ean eta 2an.
Urteko itxiera : 2022ko Urtarrilaren 2tik Otsailaren 6rat barne.
Megalitiko parkea eta museoa azken bisitaren bukaeran hesten dira.
* azken bisita gidatuaren abiatzea.
Otoi, zatozte sarrerak hartzera harreran, bisita hasi baino 30 minutu lehenago.

Zure sarrerak erreserbatu ezazue

Bisitaren garapena

Etorri aintzin :

Zure bisitaren ordua eta eguna hautatu ezazu aintzinez erreserbatzean.
Aukeratutako bisita zure hizkuntzan ez baldin bada, telefonoan audiogida deskargatzea proposatzen dizugu urririk, bisitaren iruzkinak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez entzuteko. > Xehetasun gehiago

Sarako lezeen gunean bertan :

  • Zatoz 30 minutu lehenago harrerarat, sartzeko txartelak eskuratzeko.
  • Gure tokiko museoa eta parke megalitikoa dohainik sar daitezke bisitaren aurretik edo ondoren.
    Kontuan izan azken bisita gidatuaren amaieran aldi berean hesten direla !
  • Gida batek zurekin izanen da ordu bateko bisita gidatuan (15 minutuko aurkezpen-bideo bat ikusiko duzu eta 45 minutu haitzulo barnean izanen zirezte).
Kontuan izan : gobernuak ezarritako osasun neurriak ikusita, gune museoa eta bideo gela hetsiak izaten ahal dira.

Prezioak 2021

Sartzeko prezioaren truke, 45 minutu bateko bisita gidatua egin eta parke megalitikora sar zaitezkete.

Norbanakoa :

  • Helduak : 9€
  • Haurrak (5 urtetik 13ra barne) : 5€
  • Ahalmen urriko pertsonak : 5,5€
    Lezearen azpiko partearen bisita. Eskertzen zaituztegu bisitaren bezperan bederen gurekin harremanetan sartzeaz, bisita aukerak ezagutzeko eta guri ahal bezain ongi antolatzeko parada emateko, zuei harrera baldintza onenetan eskaintzeko gisan.
  • Nerabe (14 urtetik 17 urtera) : 7,5€
  • Ikasle (ikasleen txartela erakutsiz) : 7,5€
  • Familia (2 heldu + 3 haur) : 28€
    2 heldu + 3 haur pagatzen dituzten. Haur (5 - 13 urte)

Taldeak (15 pertsonetatik goiti) :

  • Helduak : 7€ / pertsona
    1 urririk gidariarentzat eta 1 urririk laguntzailearentzat.
  • Nerabeak (14-17 urte) : 5,5€ / pertsona
  • Haurrak (14 urte petikoak) : 4€ / haurra
    Laguntzaile 1 urririk 8 haurrentzako.

Pagatzeko moduak

txartela Eusko (kasu, ez txartela) Dirua eta txekeak oporretako txekeak

Ordaintzeko, txartelak nahiago ditugu.
Hala ere, onartzen ditugu txekeak, oporretako txekeak (ez dugu dirurik itzultzen oporretako txekeekin), Euro edo Eusko monetak (bainan ez txartela, kasu!). Sarako udalak moneta truke bulego gisa egiten du Euskorentzat.